2017 Programa

Primaderako Festibala abian izango da loreen urtaroa hasi baino lehen. Negu eta udaberriaren zubia da aurtengoa. Zubiak ditugu gustuko.  Zubiak eraiki ditugu inguruko kulturekin. Ipar Amerikako folk aitzindariak, Penintsulako surrealismoa, Zeltiar musika edota Londreseko hip hopa, besteak beste, gurean izango dira. Zubiak loratuko dira, ez baitugu ulertzen sorkuntza elkarlanik gabe. 

Has dadila emozio festa!