XIX. mende erdialdean, Erromantizismoak zipriztinduta, Anton Abadia geografo, astronomo eta kulturgilea kezkaturik zegoen: nola sustatu euskal kultura? Asko hausnartu ondoren, 1953ko udaberrian musika, dantza eta batik bat euskal poesiari buruzko jardunaldiak antolatzea otu zitzaion. Horrelaxe sortu ziren aurreneko Euskal Lore Jokoak. Urruñan plazaratu ziren eta bide luze bat zabaldu zuten. Hala, Euskal Pizkundearen aitzindarietakoa izan zen Abadia.

LORALDIAk Lapurdin piztu zen izpirituaren lekukoa hartu du, orduko asmoak eta gogoa berreskuratu eta plazara atera da. XXI. mendeko euskal hiria euskal kulturaren lorez jantziko dugu. Gaur egungo Bizkaira eramango dugu orduko Lapurdiko arima; poetaren hitzak baliatuz aldarrikatzen dugu:

Urruñatik Bilbora itsaso euskara. Urruñatik Bilbora galduak ez gara.