Egin zaitez Lorazaina, eros itzazu sarrera merkeagoak eta parte hartu lehenengo zozketan

24 otsaila, 2017 - 1 minute irakurketa
Lorazaina_4

Loraldia 2017 Festibaleko sarrerak merkeago erosteko aukera aprobetxa ezazu. Egin zaitez Lorazaina eta epe hauetan deskontuekin erosi ahal izango dituzu aldez aurretiko sarrerak:

-Martxoaren 8 eta 19 bitartean egiten diren ikuskizunak: martxoaren 2ra arte

-Martxoaren 20 eta 31 bitartean egiten diren ikuskizunak: martxoaren 14ra arte

– Apirilaren 1etik aurrera antzezten diren ikuskizunak: Martxoak 26ra arte. Es

Behin epe hauek bukatuta, sarrerek salgai jarraituko dute dagokien aretoko leihatilan, baina prezio orokorrean.  Gogoratu: debaldeko ikuskizunetara sartzeko beharrezkoa da baita ere leihatilatik pasatu. Lorazainak direnek preferentzia izango dute gonbidapenak erreserbatzeko orduan.

 ‘Txoriak’ ikusteko zozketa

Beste alde batetik, datorren astean Lorazaina direnen arteko lehenengo zozketa burutuko dugu: Dantzaz konpainiaren ‘Txoriak’ ikuskizuna ikusteko sei sarrera bikoitza. Emanaldi hau Mikel Laboari omenaldi ikusgarri bat da eta martxoaren 12an, igandean, taularatuko da Guggenheim Bilbao Museoan, 12:30etan.

Oraindik Lorazaina ez bazara, egin zaitez hemen. Dohainik da.