Formatu txikiko ikuskizuna izango da, Arriaga Antzokiko eszenatokian bertan gauzatuko dena. Aktore, musikari eta publikoak espazio berdina partekatuko dute, pertsonaiak transmititu nahi duena hurbilago sentiaraziz.
XXI. mendeko Lore Joko modernoak antolatu nahi izan ditugu eta antzezlan hau Loraldia Festibalak sustatutako ekoizpena da, Chimères Antzerki Taldea eta Metrokoadroka Sormen Laborategiarekin elkarlanean. Patxo Telleriaren istorioa eta Arriaga Antzokiko babesa dira elkarlanaren beste bi zutabe.
Ikuskizunaren abiapuntua Patxo Telleriaren gidoia izango da; Metrokoadroka Sormen Laborategiko Oier Guillanek zuzendu du.
Txomin Heguyk hartuko du Anton Abbadiaren figura eta antzeztuko du. Eszenatokian beste hiru lagun izango ditu, hiru musikari: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba); Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea); eta Alaia Phillips Ducau, boza.
Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa… eremuetatik abiatuz.
Ikuskizun hau bi saiotan egingo dugu. Iluntzeko zazpiretan lehenengoa; eta zortzi terdietan bigarrena. Azken honetarako sarrerak agortu dira dagoeneko.