Anton Abbadia Dublinetik Hendaiara ikuskizuneko argazkiak eta bideoa

Atzo Anton Abbadia Dublinetik Hendaiara ikuskizuna eskaini genuen. Txomin Heguyk eta berarekin batera oholtzan izan ziren musikariek antzezpen hunkigarri eta ederra eskaini ziguten, Oier Guillamen zuzendaritzapean.
Ikuskizuna Arriaga Antzokiko eszenatokian bertan egin zen eta publiko eta artisten hurbiltasunak xarma berezia eskaini zion.
Ezina maite duen Dublineko euskaldunaren istorioa, Anton Abbadiarena. XIX. mendean Dublinen sortu zen euskaldunaren istorioa. Ordu betez gurekin izan genuen Abbadia eta modu hurbil, gozagarri eta hunkigarriz haren bizitzako pasarte batzuk ezagutu genituen. Ezinaren jarraitzailea, egiaren bilatzailea, euskaldun sutsu agertu zitzaigun Abbadia Txomin Heguyren ahotsean.
Oholtzan: Txomin Heguy aktorea, Michel Ducau, Xabier Zeberio eta Alaia Philips Ducau.
Publikoa pozik eta emozionatuta atera zen.

Ondoren Loraldia 2018ko harrera ekitaldia ospatu genuen, babesle, laguntzaile, lorazain, artista, antolatzaile eta publikoarekin.

Hemen dituzu argazkiak:

[URIS id=3737]