ATOPIA RPG: GORORDODROMOA [Argazki-bilduma]

Martxoaren 20an rol joko bat egin dugu. Gorordodromoa Azkuna Zentroko mediatekan kokatu dugu eta bertan bost mahaitan banatu dira hogei jokalariak. Jokalariek euren pertsonaiak sortu dituzte eta mahai bakoitzean maiztez edo narratzaile bat izan dute… Abiapuntua Atopia liburuan datza. Taldean sortu, idatzi eta marraztu den liburuarekin jokatu dugu.