Badator Loraldia Festibalaren 5. edizioa

Loraldia Festibalaren 5. edizioari hasiera emango diogu martxoaren 12an. Edizio honetan, berriro ere, ekoizpen propioen estreinaldiak izango ditugu, kultur arloko adierazpen mota ezberdinen ikuskariak… eta sorpresaren bat. Loraldia Festibalaren 5. edizioa martxoaren 12tik apirilaren 7ra luzatuko da.

Loraldia Festibalaren 5. edizioari hasiera emango diogu martxoaren 12an. Edizio honetan, berriro ere, ekoizpen propioen estreinaldiak izango ditugu, kultur arloko adierazpen mota ezberdinen ikuskariak… eta sorpresaren bat. Loraldia Festibalaren 5. edizioa martxoaren 12tik apirilaren 7ra luzatuko da.

Berriro ere euskaraz sortutako kulturak Bilbo hartuko du lau aste horietan eta hamaika ikuskariz gozatzeko aukera izango da hiriko hogei gune ezberdinetan. Izan ere, Loraldia Festibalaren 2019ko lema Sentikariz blai! izango da.

Se ixen be ondo sorue da mundu au bixi gariena” idatzi zuen Sarrionandiak. Bat gatoz berarekin: mundu hau zeharo zoro dabil. Utopietara urreratzea zail samar den garai hauetan kultur oasia aldarrikatzen dugu. Mundu berri bat sortu nahi sormen eremua abiapuntua izanik. Artibistak gara gu.

Berriro ere Sarrionandia. Ondorengo berba hauek lapurtu dizkiogu, ondo laburbiltzen baitituzte sortzaile abenturazaleen aldeko haizea: “Kontakizun guztiak ja kontatuta daudelako hori ez dela egia. Gertaera berriak gertatzen dira, gehiago dakigu, hobeto ezagutzen dugu geure burua. Gauzak kontatzeko modu berriak asmatzen dira etengabe. Eta ia alderantzizkoa esango nuke: Gauzak kontatzeke daude, dena kontatzeko dago.”

Itsaso bat zabaltzen da zerumugan. Sormenezko itsasoa. Etengabe kolorez eta formez aldatzen dena. XVI. mendeko itsasgizonek bide berriak zabaldu zituzten moduan irten gaitezen mundu birara. Euskal kulturaren zazpi itsasotan barna abiatzen da Loraldiaren branka. Jakin mina eta zirrara bila. Belak bete. Sentikariz blai!

Durangoko Azokan egingo dugu Loraldia Festibalaren hurrengo edizioaren aurkezpena. Hurbildu nahi baduzu, abenduaren 9an Areto Nagusian burutuko dugu, 17:30etan.

Loraldia 2019