Baigorritik Carcarrera. Euskal Herriko ardoetan zehar bidaia bat ardo dastaketaren argazki bilduma

Modu ezin hobean eman genion hasiera Loraldiaren bigarren asteburuari. Baigorritik Carcarrera. Euskal Herriko ardoetan zehar bidaia bat ekintzan Ardoonak dendako arduraduna den Jon Martinez sumillerra bidaia honetan gidari izan genuen. Zentzumenen bidaia eta bidai geografikoa izan zen. Gipuzkoako txakolina batetik hasi eta Irulegiko ardo beltza batekin bukatzeko, tartean beste lau ardo ezberdin dastatu genituen. Ardoekin batera, ibilibide honetan zehar ardo bakoitzaren jatorrizko ingurune geografikoan sortutako produktuekin egindako pintxoak jateko aukera izan genuen baita ere.

Eta guzti gau nahikoa ez balitz, Maria Arriaga musikariaren laguntza izan genuen giro emateko, kantuan jarri gintuena. Kantuen zerrenda, noski, ardo bakoitzari lotutakoak ziren baita ere.

Ekintza honek sortutako arreta zela eta, bi saio antolatu genituen.

[URIS id=4742]