Bilboko bi ikastetxek Eneko Aritza eta euskal mitologian oinarritutako pastoralak antzeztuko dituzte Loraldia Eskolaren baitan

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Badator Loraldia. Datorren astetik aurrera Bilbon euskara izango da protagonista eta ardatza, Loraldia festibalaren baitan ospatuko diren euskal kultura berrienaren erakusgarri diren hogeita hamarren bat ikuskizunen bitartez eta 29 egunez, Bilbon ekarpenik anitz eta berritzaileenak publikora hurbilduz.

Loraldiaren hartzaile eta publikoa ez da bakarrik heldua izango. Festibala gizarte osoari heltzeko ahalegina egin dugu antolatzaileok eta helburu honekin sortu genuen lehenengo ediziotik Loraldia Eskola.

Loraldia Eskola haurrek euskal kulturara hurbiltzeko proposamen jantzia da. Hirugarren edizio honetan, Loraldia Elkartetik ikastetxeei zuzendutako unitate didaktikoa sortu dugu eta ikastetxeen parte hartzea eta sormen prozesu bat burutzea dugu helburu.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]