Bilbronx, kale adierazpenek badaukate lekua Loraldian

Kale adierazpen mota ezberdinei lekua egin genien Loraldiaren programazioan eta laugarren urtez Bilbronx ekintza burutu genuen. Edizio honetan, dantza eta musika nagusi izan dira.

Dena Bilbaoko dantza taldearekin hasi zen ekitaldia; hauek kaleko dantzen erakustaldi eta tailerra eskaini ziguten; gaztetxoak dantzari ekin zioten eta primeran pasatu zuten. Ondoren Euskal Herriko BeatBox III. txapelketako sailkapen ezberdinen tartea izan zen, tarteka bi kontzertu izan genituela: Gatom bermeotarra, bere lan berria aurkezten eta Kirrinka Krew.

Euskal Herriko Beatbox txapelkelduna zein den ezagutu genuen gaueko 23:00ak aldera: Boris Bringas da.

Eta ondoren, gaueko azken kontzertua, Selektah Stepi Meetsen eskutik. Itzela egon zen!

 

[URIS id=6194]