Bilbronx, Loraldia Festibalak gazteei eskaini die tartea [Argazkiak]

Bosgarrenez Bilbronx eguna ospatu dugu Loraldia Festibalean.

Oraingoan, lau ekintza izan ditugu:

Dena Bilbaorekin kaleko dantzen erritmoak ikusi eta ikasi ditugu. Haur, gazte eta helduak dantzan jarri gaituzte!

Loraldia Eskola programako Kamara Sartu! lantegien emaitza ikusteko aukera izan dugu: ikasturte honetan Beurkoko institutuko Batxilergo artistikoko taldeek ikus-entzunezkoak sortu dituzte eta Bilbronxera hurbildu ziren hauek proiektatu, eurek sortutako musika erakutsi eta grafiti bat zuzenean sortuz. Eskerrik asko gazte hauei jarri duten gogo eta sormenagatik!

Ondoren, Euskal Herriko BeatBox txapelketaren finala burutu zen. Ekintza honetan arloko izen handiak izan genituen epaile: Bart Voogt, munduko txapeldun-ordea eta Grison. Biek euren artearen erakustaldia eskaini ziguten baita ere.

Berriz ere, Boris Bringas, alias Orodrethbeats, izan zen garaile eta, beraz, Euskal Herriko Beatbox txapelduna dugu. Zorionak Boris!

Eta gauari bukaera ederra emateko, Aneguriaren kontzertua izan genuen. Aneguria Aiama eta Elirekin lagunduta etorri zen, kantuan bata eta pole dance-an bestea, EneBada! biraren barruan lehenengo kontzertua eskainiz. Ederto ibili ziren neskak!

 

Hemen egunak eman zuenaren adierazgarri, argazkien bitartez.