Bustinezko etorkizuna irudikatuz agur esan diogu Loraldiaren 5. edizioari [Argazkiak]

Modu ezin hobean agurtu dugu Loraldiaren 5. edizioa. Urtero bezala, etorizkiunari begira jarri gara eta oraingo honetan Itxaro Bordari eskatu genion honen inguruan testua idaztea. Harek Bustinezko etorkizuna izenburudun testua sortu du.

Oholtzan, berarekin batera, beste lau emakume: Oihana Iguaran eta Miren Amuriza bertsolariak; Amaia Agirre, bertso jartzaile lanetan; eta Mursego, ikuskizun honetako soinu banda eskaintzen.

Bost emakume hauek hasieratik publikoa bereganatu eta liluratu dute. Itxaroren idazkia eta kontakizunak apokalipsira eraman gaitu, Amaia Agirrek bitartean erronka ederrak proposatu dizkie Miren Amuriza eta Oihana Iguarani eta hauek bikain erantzun diote. Eta Mursegok emanaldia dibertigarri, interesgarri eta berritzailea oso bilakatu du.

Itxaro Borda rapeatzen ikusteko aukera izan dugu; eta hau Loraldian bakarrik suerta daiteke…

Sentikari ederra edizio honi agurra emateko!

Hemen David Herranzek egin dituen argazkiak: