Dabilen harriari so. Azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizuna. Gau ahaztezina!

Gau benetan berezia izan zen martxoaren 14koa. Aurrean ikuskizun bakar baterako hitzordua, Ruper Ordorikaren kanturik berezienak azukre koxkor bihurtuta, baina oraingoan euskal unibertso musikaleko beste izar batzuen ahotsetan. Jakinmin eta arreta handia piztu zuen ikuskizun honek, Ruperren zain asko, edozein unetan gortinen atzetik aterako zela eta sorpresa emango zigulakoaren itxaropenarekin.

Leporaino zegoen Kafe Antzokia eta gau berezi horren gose.

Fermin Etxegoien izan zen lehenengoa eta dotore aurkeztu zuen zetorrena, bere adiskidetasunaren une batzuk gogoratuz. Ondoren, musikarien tartea heldu zen, bakoitzak Ruperren “Rupertorio”ko kantuak bere estilora ekarriz. Ikuskizun anitza eta berezia eskaini ziguten: Ixiar Oreja igo zen lehenengoa, estilo goxoarekin; Mikel Uraken ondoren, estranbotikoa; Petti eta Balerdi Balerdi, gogoangarria eta itzelak; MICE, estilo berezi eta atmosfera bitixia sortu zuena; eta Ken Zazpi, kalitaterik gorena eta erritmo bizia. Tartean, Bernardo Atxagak birritan parte hartu zuen eta gaueko sorpresa izan zen, umoretsu eta hitzekin solasean, berak bakarrik dakien moduan, publikoari barrea eragiten.

Publikoak disfrutatu zuen. Gure bizitzen soinu banda izan diren kantuekin gozatzen eta parte hartzaileen gogoa sentitzen. Gau ahaztezina, berehala joan zitzaiguna. Eta gehiago nahi genuen, baina ezin; ez da posible, ezin liteke…

 

[URIS id=4487]