ELKARKETAK kale-erakusketa: Mikel Lertxundiren lanak Bilboko kaleetan

Martxoaren 23an ELKARKETAK eskulturen kale-erakusketari hasiera eman genion. Mikel Lertxundi artistaren zazpi artelanez osatuta dago, Bilboko erdiguneko zazpi kokapen ezberdinetan ikusgai.
Larunbateanegun berezia eskaini genion Loraldian Mikel Lertxundi eskultoreari eta erakusketaren zabalera ekitaldia burutu genuen, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkarien presentziarekin. Bi erakunde hauek lagundu gaituzte erakusketa garatu ahal zedin.

Lertxundiren helburua da bere arteak ingurugiroa, natura, paisaia eta biztanleekin erlazionatzea, hartu emana izatea. Eta horregatik, erakusketaren lehenengo egunerako, kultur ekintza bereziak prestatu genituen egunean zehar artelan ezberdinen inguruan. Formatu, parte hartzaile eta disziplina ezberdinak aurkeztu genituen, musika, teatroa, dantza, clown-a…

Ederra izan zen eguna eta bisitariek ederto batean igaro zuten.

Hemen dituzu David Herranzek egindako argazkien bilduma: