Erika Urangarekin, Loraldia Eskolako dinamizatzailearekin, solasean [1]

Erika Urangarekin Loraldia Eskolako dinamizatzailearekin unidade didaktikoaz

Loraldia elkarteak sortutako eskola ideiaren gauzatzea abian jartzeko asmoarekin, ikasleek Loraldiaren filosofiarekin bat egingo zuen eduki batzuk jasotzea, eta trukean sorkuntza bat  itzultzea izan zen lehen ideia. Ideiak sorreratik, Loraldia elkartearen, eta Loraldia osatzen duten atalek (festibala eta plaza) jarraitzen dituzten irizpide, asmo eta helburuak betetzen zituen. Euskal kulturan existitzen denaren transmisioa bermatuz, euskarazko sorkuntza libre, propio eta garaikide bat sortzea. Kulturaren sormenen atzean dauden disziplina, ezagutza eta lan esparru guztiak osotasun batean ulertzea lortuz.

Lan hori, hezkuntza zentroen eskuetan uzteko biderik zuzenena eta bide batez, errez eta eraginkorrena, unitate pedagogiko eta didaktiko bat sortzea, beharrezko baliabide gisa baloratu genuen. Proposamen honekin lan egiterako momentuan, ikasleen aurrean bideratzaile lanak egingo dituenak, proiektu osoan zehar, eta saioz-saio egin beharrekoa eta beraren nolakotasuna zehatz-mehatz (edukiak, prozedurak, metodologia, baliabideak, besteak beste) azalduko dion gida. Ikasmaterialaren antolaketa eta erabilpenerako irizpide eta pausuak argi adieraziz.

Aurten, eta agian lehenengo urtea izan delako, nik bideratu ditut zuzeneko saioak, irakasleak laguntzaile rola hartuz. Aurrerantzean, irakasleak, gidarekin, lana bakarrik egiteko aukera erreala izatea espero da.

Gida hau, hiru hilabeteko lan mardula izan zen. Ideia orokorretik abiatuta, eta lanean arituko ziren ikasleen perfil kurrikulumari so (pedagogiaren esparruari berebiziko garrantzia emanaz), argazki orokor batetik, saioz-saioko eduki eta jarduera propioak sortu genituen. Urritik-apirila arte, astean behin, eta beraz, ordu bateko 22 egunetarako saioak proposatzen dira. Guztietan hizkuntza, genero ikuspegia, kultur aniztasuna, elkartasuna, askatasuna eta errespetua moduko baloreak irizpidetzat hartuz, lan taldean, indibidualki, antzeztuaz, margotuz edo eztabaidatuz ikasteko eta sortzeko jarduerak proposatuz.