Manipulazio estrategien adibideak partekatuko dituzu gurekin?

Loraldia Udagoieneko berrikuntzetako bat Esperientzia Digitala izeneko ekimena da.

Esperientzia Digitalek hiru ezaugarri dituzte:

  1. Ingurune digitalean garatuko ditugu.
  2. Ekintza presentzialarekin erlazionatuta daude. Elkar osagarriak dira.
  3. Publikoak sare sozialen bidez proposatzen dugun ekintzaren bidez parte har dezake.

Urriaren 4an egingo dugu lehenengo Esperientzia Digitala: Kanta batek mundua eralda dezake? izenburu pean.

 

Kanta batek mundua eralda dezake? ekintza

Ekintza hau Pettiren Manipulazio estrategiak diskoaren aurkezpen kontzertuan oinarrituta dago. Pettik egun horretan eskainiko digu bere lan berria.

Disko honen oinarria Noam Chomsky pentsalariak identifikatutako manipulazio estrategietan dago. Harkaitz Cano idazleak estrategia horiek poemetan destilatu zituen. Eta ondoren, Pettik musika jarri dizkio.

Urriaren 4an egingo dugun ekintza honetan Petti, Harkaitz Cano eta Ana Galarragak manipulazio estrategiak izango dituzte mintzagai.

Eta horretan publikoaren parte hartzea bilatu nahi dugu. Animatuko zara?

 

Publikoaren parte hartzea ekintzan

Noam Chomskyk hamar manipulazio estrategia identifikatu zituen, hauek hain zuzen ere:

  1. Distrakzioaren estrategia
  2. Arazoak sortzea eta, ondoren, konponbideak eskaintzea
  3. Mailakatzearen estrategia
  4. Atzeratzeko estrategia
  5. Jendearengana jotzea adin txikiko izaki gisa
  6. Alderdi emozionala gogoeta baino askoz gehiago erabiltzea
  7. Jendea ezjakintasunean eta erdipurdikotasunean mantentzea
  8. Publikoa erdipurdikotasunarekin atsegina izatera bultzatzea
  9. Autoerruduntasuna indartzea
  10. Gizabanakoak eurek ezagutzen dutena baino hobeto ezagutzea

Horren adibiderik ezagutzen duzu? Gurekin partekatuko zenuke?

Adierazi zein datorkizun burura eta Twitterren parteka ezazu, #EDManipulazioEstrategiak traolarekin.

Manipulazio estrategiak esperientzia digitala Loraldian