Etorkizunak harrapatuta ikuskizunarekin bukatu da Loraldiaren 4. edizioa

Martxoaren 25ean Loraldiaren laugarren edizioko azken ikuskizuna aurkeztu genuen, Etorkizunak harrapatuta. Laugarren urtez, Loraldiak etorkizunari buruzko testu bat idaztea eskatu dio idazle bati; oraingo honetan Arantza Urretabizkaia egokitu zitzaion lan hau burutzea eta Etorkizunak harrapatuta jarri zion izen. Berarekin batera, oholtzan Joserra Senperena piano joleak soinu banda jarri zion testuaren irakurtaldiari. Eta bi bertsolarik, Uxue Alberdik eta Maialen Lujanbiok Urretabizkaiak idatzitako testuen gainean inprobisatu zuten, Josu Goikok trebezia handiz jarritako gaiei erantzunez.

Laurok liliratu gintuzten, ikuskizun ederra eskaini baitziguten. Literaturak, bertsolaritzak eta musikak bat egin zuten eta mezu ederrak bota zizkiguten oholtzatik.

[URIS id=6528]