Gabonetarako opari ederra: Loraldia Festibalerako sarrerak

Gabonak heldu dira, agian espero baino askoz azkarrago. Eta Gabonekin batera opariak egiteko gogoa (edo beharra) pizten zaigu.

Aurten Gabonetarako oparirik ederrena egiteko ideia proposatuko dizugu: ba al dago kultura baino opari ederragorik? Zer dirudizu Loraldia Festibalaren 5. ediziorako ikuskizunetarako sarrerak oparitzea?

Loraldia Festibalaren hurrengo edizioak hamaika ikuskizun eskaintzen dizkizu, zazpi mota ezberdinetakoak: teatroa, dantza, musika, literatura, bertsolaritza, zinema eta artea. Martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean, 22 egunetan euskal kulturaz gozatzeko aukera izango duzu.

Aukeratzeko ia 30 sentikari, Bilboko erdiguneko 12 egoitza ezberdinetan eta publiko mota ezberdinetarako. Euskal kulturako izen handiak izango ditugu edo gogora ekarriko ditugu. Ahaideak, lagunak, bikotekidea… buruan dituzun horietako bakoitzarentzat badago ekintzaren bat Loraldian.

 

Lorazaina zara? Abantailez beteriko aukera

Lorazaina figura Loraldia Festibalaren lagunarena da. Loraldia laguntzen duten norbanakoek osatzen dute Lorazainen taldea.

Doakoa da Lorazaina egitea eta abantaila ugari ditu. Besteak beste, Loraldia Festibaleko ikuskizunetarako sarrerak prezio merkeagoan erosteko aukera ematen du. Beraz, oraindik Lorazaina ez bazara, inprimakia bete ezazu eta prezio berezi horiek aprobetxatu ahal izango dituzu. Ez galdu aukera!

 

Zelan eros daitezke sarrerak?

Ikuskizunetarako sarrerak eskuratzeko, sakatu bakoitzaren informazioan eta bertan sarrerei buruzko datuak ikusiko dituzu. Gehienetan bi salneurri agertuko dira: prezio arrunta, publiko orokorrari zuzendutakoa; eta, bestalde, Lorazainentzat egokitutako prezio berezia. Sakatu hoko botoia eta erosketarako salmenta gunean hasiko duzu prozesua.

Lorazain bezala sarrerak erosterakoan, ordainketa burutu eta baieztapena posta elektronikoz jasoko duzu.

Ikuskizunaren egunean posta elektronikoa inprimatuta edo gailuan ikusgai eraman beharko duzu eta sarrerak txartel-leihatilan prest izango dituzu zure izenean.

 

Beraz, zer gehiago behar duzu opari eder horiek erosteko?

Loraldia Festibala gabonak