GAZTELONDON ZER BERRI. ETXAHUN [Argazki-bilduma]

Musika, bertsoak eta kabareta uztartu ditugu martxoaren 23an Bidebarrieta liburutegian, Gaztelondon zer berri izeneko ikuskizunarekin.

Emanaldi honek kabaret itxura du, trajediak badu lekua, baina komediak, umoreak ere bai. Etxahunen (Pierre Topet) kantagintza eta biziaren giroa plazaratzen du soinu (Barkoxen hartutako soinuak, adibidez), musika, testu eta kantuen bidez.