Hibai kantariaren oparia, Bilbo, Bilbo… ez galdu

Zeinek ez du entzun New York, New York kantua?

New York, New York John Kander eta Fred Ebb musikariek konporatu zuten 1977.ean, Martin Scorsesek zuzendutako izen bereko filmarako sortua eta Liza Minellik hain ondo interpretatu zuena. Kantua denon imajinarioan dago, batez ere Frank Sinatrak bertsio propioa sortu ondoren. Harez geroztik, hamaika erritmo eta estilotan entzun izan dugu.

Orain badaukagu euskarazko bertsioa eta gure hizkuntzara ekarrita Loraldiaren izenean, gainera. Hibai Etxebarri musikariak oparitu digu: Bilbao, Bilbao

Bere estudioan inprobisatu, grabatu eta telefonoz bidali zigun entsegu egun batean; Loraldia Festibalaren aurkezpen prentsaurrekoan bertaratutakoen aurrean kantatzera gonbidatu genion eta otsailaren 26an aurkeztu zuen, hantxe geunden lagunen gozamenerako.
Kantua Loraldiaren mezura moldatu du eta polito geratu zaio.

Hemen kantuaren letra:

Zabal berria, badatorrela
Aurten ere Loraldia
Bilbon-Bilbon
Sentikariz blai!
Bihotzak alai!
Kulturaren Loraldia
Bilbon-Bilbon
Antzoki eta kaleetan, lore usaia
Makina bat artisten Euskal Jaia
Udaberria aurreratu da
Har gaitzazu besoetan
Bilbo-Bilbo
Ez zazu galdu aukera,
Martxotik aurrera
Loraldia Bilbon

Loraldia Festibalaren aurkezpena - Hibai