Hibaik kontzertu itzela eskaini zuen Loraldian [Argazkiak]

Astea modu ezin hobean bukatu eta hurrengoa gogotsu asteko Hibai Etxebarriak eskaini zigun kontzertu itzela gogoraraziko dugu.

Gernikarrak publikoa liluratu zuen hasieratik, gitarra, baxu, piano, bateria eta kordazko orkestrarekin lagunduta etorri baitzen. Kantuen moldaketa ederrak, aurreko lanekoak eta batez ere Triptics III-IV lan berrikoak aurkeztu zizkigula.

Lagun bereziak oholtzara ekarri zituen berarekin aritzeko: Xabi Aburruzaga trikitrilaria, Valentina Ridolfi abeslaria Invisible kantuan eta, ekarpen berezia, bere anaia Aitorrena pianoan.

Kontzertu bakarra, berezia eta hunkigarria eskaini zigun Hibaik.

Hemen argazkia. Argazkilaria: David Herranz.