Hiru emakume antzezlanaren estreinaldia Loraldian [argazki bilduma eta bideoa]

Hiru emakume antzezlanaren estreinaldia Teatro Arriaga Antzokian, martxoaren 15ean. Amatasunaren inguruko istorio gordinak.
Hiru emakume hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da, kontrabaxuaren eta kantuaren soinuek lagunduta, amatasuna ardatz duena. Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea; bigarrena, sufritzen ari dena ezin duelako ama izan; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere.

Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen olerki feminista hau. Berak 1962an irakurri zuen BBCn, hil baino urtebete lehenago. Orain, Mireia Gabilondok zuzendutako muntaia berri honetan, hiru aktorek hartu dute Plathen lekukoa, bere hitzei ahotsa emateko oholtza gainean.

Arriaga Antzokiko ekoizpena
Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean
Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Ane Pikaza

 

[URIS id=4593]