Hitz Enea erakusketa zabaldu dugu, Oskar Alegria egilearen hitzaldiarekin [Argazkiak]

Atzo Hitz Enea argazki erakusketa zabaldu genuen Bira Kulturan. Hitz Eneak iparraldeko etxeen izenen inguruko ibilbide berezia egiten du. Oskar Alegria arkazkilariaren lana da, ikerketa bat burutu izan zuena gauzatu ahal izateko eta atzokoan berak egin zigun erakusketaren aurkezpena.

Etxeen izenak da gai nagusia, baina horiekin batera garai bateko bizimodu eta ohiturei buruz asko ikasten da. Etxe batzuk familiaren ogibide edo ezaugarriengatik izendatu izan dira; beste batzuk kokapen geografikoaren arabera; badira eguzkia edo izarrei erreferentzia egiten diotenak; eta sormenezko izena dutenak…

Edozein kasutan, interesgarria da ibilbidea egitea: asko dago ikasteko honi buruz. Garai batean etxeek ezartzen zuten ingurune bateko erreferentzia.

Osteguna arte ikusgai izango dugu Biran; eta ostiralean Sustrai Colina bertsolariak bisita gidatu berezia egingo digu etxeen izen hauek oinarri hartuta.

Hemen argazkiak: