Izarok Eason lan berria aurkeztu zuen Arriaga Antzokian eskainitako kontzertuan; bideoa eta argazkiak

Martxoaren 8an Izaro kantariak Eason disko berria aurkeztu zuen Bilboko Arriaga Antzokian. Kontzertu berezia zen berarentzat, birako lehenengoa eta etxean. Eta etxekoek berotasunez hartu zuten kontzertuaren hasieratik; txalo zaparrada handia oholtzara irten zenetik eta emanaldi osoan zehar.

Urtebete zeraman Izarok kontzertu hau prestatzen eta, Bilboko eta Donostiako sarrerak agortuta, urduritasunez bizi izan ditu azken asteak. Eason lana Donostiari eskaini dio; bere esanetan, Om diskoarekin etxe bat eraikitzen saiatu bazen, Easonekin hiri bat eraiki nahi du.

Gainera, martxoaren 8ko greba feministaren eguna izanda, Izarok argi zeukan erantzunkizun handia zeukala gaiarekiko. Kontzertua gelditu eta grebaren aldarrikapenekin bat egin zuen.

Hemen dituzu kontzertuko argazkiak:

[URIS id=3904]