Joan-etorriak ikuskizuneko argazki bilduma

Martxoaren 22an San Frantziskoko auzokideok elkarlanean sortu duten kultur hitzordu apalaz gozatzeko aukera izan genuen.

Hainbat leku ezberdinetatik eta urtetan zehar auzora etorritako zenbait bizilagunek euren lekukotasunaren testigantzak bildu eta beste hainbeste idazlek horien inguruko testuak idatzi zituzten: Lutxo Egia, Irati Jimenez, Jon Arretxe, Paddy Rekalde, Sonia Gonzalez, Julen Gabiria eta Fermin Etxegoien. Testu horiekin beste auzotar batzuen elkarlanaz irakurketa publikoa antolatu eta musika eta dantzarekin batera ikuskizun xume eta bitxia sortu zuten.

 

[URIS id=5509]