Jon Zelestinok euskal musikaren alde ezezaguna deskubritu digu

Jon Zelestino bigarrenez izan dugu Loraldiaren 5. edizioan, oraingoan hitzaldi moduko ekintza interesgarri izan dela medio. Gaia, 60. eta 70. hamarkadetako euskal musikaren alde ezezagun bezain bitxia ezagutaraztea. Jonek garaiko musika biltzen du eta horren zenbait adibide zuzenean entzuteko aukera eskaini zigun.

Garai hartako euskarazko musikaz oroitzen garenean Ez dok amairu, Pantxo eta Peio, Estitxu… datozkigu burura. Geroago Niko Etxart, Benito Lertxundi… Baina, hauetaz gain bezegoen euskaraz egiten zen pop estiloko hainbat aukera. Musikari banakakoak, taldeak… Gehienak bizkaitarrak eta bizkaitarrez kantatzen zuten.

Harri-bitxi ezezagunak deskubritu zizkigun, hitzaldi musikatu benetan interesgarria eskaini ziguna eta oraindik badugula zer ikasi eta zer entzun ulertu genuen.