Kanta batek mundua eralda dezake? Esperientzia Digitala ikusgai

2020ko Loraldia Udagoienean kimu berria landatu genuen eta modu presentzialean ezezik, onlineko formatoan zenbait ekintza garatu genituen. Ekintzen emisio digitala baino gehiago izatea zen gure helburua eta horregatik Esperientzia Digitala izena jarri genion ekimen berriari.

Esperientzia Digitalak presentzialen osagarri gisa sortu genituen. Baina berezko eduki eta formarekin. Hauetan, eduki eta formato berritzailea garatu genuen: zuzeneko saio bat egitea, hamaika osagaiekin:

  • Gure ikuskizunetako protagonistak zuzenean, ekintzan bertan
  • Ekarpenak egiteko gonbidatu ditugun beste lagun eta sortzaileak
  • Ikus-entzunezkoak
  • Publikoa. Bai bertan ekintzan gurekin zegoena ikusle moduan eta baita etxetik emisio hauen jarraipena egin zutenek.
  • Hauekin batera, aldez aurretik sare sozialen bitartez publikoari parte hartzea proposatu genion.

Kanta batek mundua eralda dezake? Parte hartu zuten sortzaileak: Petti, Harkaitz Cano eta Ana Galarraga.

Kanta batek alda dezake mundua? Agian ez, baina ez da izan giza aldaketarik musika barik.

Chomskyren pentsamendua kanta bihurtu dute Pettik eta Harkaitz Canok.

Iparamerikarrak mundu berri bat posiblea dela aldarrikatzen du. Abiapuntu honetatik hainbat sortzaile aritu ziren sormenaz, musikaz eta gizartearen aldaketez.

Honez gain, esperientzia digital honen bidez, Manipulazio Estrategiak kontzertuko hainbat kantaz gozatzeko aukera izan genuen. Solasaldiak, kantak… eta parte hartzeko aukera. Ikusle aktiboa nahi dugu eta digitalizazioak ematen duen bideaz profitatu ginen.

Publiko Aktiboa sustatu genuen Twitterren erlazioantutako ekintza baten bitartez. Publikoari Chomskyk identifikatutako 10 estrategiak zeintzuk ziren azaldu genizkion aldez aurretik eta Twitter bidez horien inguruko iritzi eta ekarpenak egitea eskatu genion. Emaitza zuzeneko solasaldian aztertu genuen.

Hemen duzu Kanta batek mundua eralda dezake? Esperientzia Digitala osoa ikusgai.

Loraldia Esperientzia Digitala: kanta batek mundua eralda dezake?