Larart proiektuaren bi lan estreinatu genituen Loraldian

Apirilaren 6akoa egun berezia izan zen Loraldian. Larart egitasmoko bi proiektu estreinatu genituen eta elkartasun eguna ezarri genuen festibalean.

Goizez Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna eskaini genuen. Beñat Gerekaren lana, Dantzaz konpainiaren ekoizpena dela.

Basotik itsasora errefuxiatuen errealitatea gizarteratzea du helburu. Horretarako, basotik itsasora darama ikuslea, Gursetik Mediterraneora, errefuxiatuek bizi izan zuten eta egun bizi duten egoera ezagutzera. Ikus-entzunezko bat izateaz haratago, bide bat da memoria eta errealitateak bat egiten dutena. Elkartasuna eta sorkuntza artistikoa. Metafora eta hausnarketa. Begirada bat da, argigarria, poetikoa eta beharrezkoa.

Arratsaldean Basoa, Dantzaz konpainiaren koreografiaren estreinaldia izan genuen. Josu Mugika izan da koreografia honen sortzailea eta Iñaki Salvadorrek egin du soinu banda. Artea norbera salbatu eta mundua eraldatzeko modua izan daitekeela erakutsi digu. Lan ederra eta kontenporaneoa.

Doako emankizunak baziren ere, 5€ko elkartasun sarrera ezarri genuen. Alboanekin kolaborazioan, elkarte honen bi kide gazteen testigantza zuzena entzuteko aukera izan genuen: Melissa, Durangotarra, 6 urtekin gurera helduta Afrikatik, gurasoengandik banatuta txikitatik eta familiaren laguntzaz lortu zuena Euskal Herrira etortzea; eta Hassam, marokoar jatorrizkoa eta egun Portugaleten bizi dena; guraso eta ahizpa-nebekin etorri zen eta egun badauka bere familia propioa.

Egun eta emankizun beharrezkoak Loraldian.