Loraldia Eskola martxan hasi da 2018-19 ikasturtean

Loraldia Eskola, urritik, martxan da bizkaiko eskoletan. Gaurko haur eta gazteek, biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina, haurrak eta gazteak euskarazko kulturaren unibertsoan txertatzea, eta eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsu batekin identifikatzea da.

Ttipia proiektua martxan bi ikastetxetan

Testuinguru hontan, urritik abendurarte, 5 urteko haurrekin jardun dugu (jolasaren bitartez) arte plastikoek esperimentatzeko ematen duten aukeraren bitartez, euskal kultura garaikidearen trasmisioa egiten.
Bilboko Iparragirre Ikastolako eta Zornotzako Andra Mari ikastolako, 5 urteko, 175 haur, gogotsu aritu dira gure eguneko 4 artista plastikoen izenak errepikatzen, eta hauen dizplinetako teknikak birasmatzen; Loraldia Eskola eskaintzako Ttipia proiektuan.

Ttipia proeiktuaren helburu nagusia, haurrek, 4 artisten izenak eta beraien jardun artistikoaren berri izatea da. Trukean, haurrek duten imaginarioa ezagutu izan ahal dugu, eta sortu dituzten artelan zoragarrien lekuko izan.
5 urteko 175 haurren sorkuntzak, Iparragire ikastolako 6.solairuko erakusketan egon ziren ikusgai azaroaren 23an egun guztian zehar, gurasoen harridurarako.
Zornotzako Andra Mari ikastolako erakusketa aldiz, ikusgai dago, Zornotzako Zelaieta Zentroko erakusketa espazioan, abenduaren 3tik 21era bitartean.

Loraldia Eskolako beste proiektuen hasiera

Ttipia proiektuari bukaera eman arren, Loraldia Eskolaren lanak aurrera jarraitzen du. Hezkuntza komunitateko eta beste ziklo batzuetako ikasleei, euskal kultura garaikidea trasmititzea eta kulturak ahalbidetzen duen sorkuntzari bide emanez.

Orain hasi berri, ta martxorarte, Sopelako institutoko 3.DBH-ko 75 ikaslerekin, eta Barakaldoko Arte Batxilerreko 20 ikaslerekin, Kamara Sartu! proiektuan murgiltzen hasiak gara.
Euskarazko egungo kulturak eta honek ikus-entzunezkoetan duen islada aztertzen, hausnartzen, eztabaidatzen arituko gara, eta prozesuaren zatitxo bat, Loraldiako udaberriko festibalean ikusteko parada izango dugu.

Loraldia Eskola, sentikariz blai!