2019/03/29

 

Loraldia Eskolako priektuak larunbata honetan Loraldian ikusgai

 

2019.urtean Loraldia Eskolan egitasmoaren barneko KAMARA SARTU! proiektuan,   Sopelako BHI institutuan eta Barakaldoko Beurko institutuan, 3. DBH-ko 3 geletako 75 ikaslerekin, eta Batxiler artistikoko 15 gazterekin hurrenez-hurren,  transmisio eta sormen esperimentazioan aritu gara.

 

Lan jardun intentso bezain aberasgarrien ondorio izan dira, larunbat honetan, Loraldia Festibalaren barnean eta Bilborock antzokian ikusi ahal izango ditugun ikus-entzunezkoak. 1.14` -koa laburrena eta 7 minutukoa luzeena, euskal kultura garaikidea ardatz.

 

Gazteengandik, eta beraien errealitatetik gertuen eta erakargarrien suertatu diren kultur adierazpideetatik abiatu dira, ikus-entzunezkoaren sormen prozesuaz gain, sormen kultural propioetan esperimentatzeko tartea hartuz.

Sopelako BHI ikastetxeko lanak

 

Sopelako ikasleek 3 talde osatu dituzte, eta txalaparta, grafitia eta euskal zinema izan dira aukeratutako gaiak.

 

Txalapartaren inguruan, txalatrap ikus-entzunezkoa sortu dute, txalapartaren bide abangoardistenak aukeratuz, eta  omentzeko rap bat sortuz.

 

Grafitiaren ikus-entzunezkoa ere, Sopelan kokatu dute gazteek, eta institutuan grafiti propioa eta beraien marka uzteko baliatu dute proiektua.

 

Zinemaren ikus-entzunezkoak aldiz,  sorreratik gaur arteko ibilbidea aztertzeaz gain, ikasleen arteko iritzi trukaketa eta komedia generoan sartu eta probatzeko aukera eman die, hirugarren talde langileari.

Beurko institutuko ikasleen lanak

 

Barakaldoko Beurko institutuko batxiler artistikoko ikasleek, sortzeko baliabide asko dituztela, eta sormenerako berezko doaia dutela erakutsi dute proiektu guztian zehar.

 

Musika talde emergenteak, stop motiona eta Bizkaiko lurraldea, Hip-hop-a, Barakaldoko rap abeslari famatu bat  izan dituzte izpide. Kultur adierazpide garaikideen inguruan ikus-entzunezkoak sortzeaz gain, beraiek ere, kultur disziplina anitzen sortzaile bilakatu dira; musikari, grafitilari, stop motion egile paperetan ere, gustora aritu dira.

 

Musika Labean proiektuaren partaideak adibidez, gazte musikarien inguruko ezkerraldeko erradiografia bat erakusteaz gain, Bilborock-en aurkezpen polit bat egiteko, kanta bat konposatu, musikatu eta grabatu dute. Aurkezpenean ere, kulturasortu dute.

Beurko eta Sopelako ikasleak ere, Sentikariz blai!