Loraldia Eskolan landutako edukiak

Erika, zer landu duzue ikasleekin?

Eduki aldetik, Antton Abadiaren biografia, Lore jokoak, pastoralaren historia, euskal kulturaren izen garrantzitsu batzuk, euskal kultura garaikidea, antzerkia arte gisa, trasbersalki landu diren beste askoren artean. Loraldia beraien bizitzetan sartzearen zergatia, testuinguru batetan kokatu ahal izateko.

Horrez gain, ikasleari, indibidualki eta kolektiboan kokatzeko, disfrutatzeko eta lan egiteko, beharrezko eta baliagarri diren, beste hainbat prozedurazko eduki, jarrerazko eduki eta helburu pedagogiko.

Prozedurazko edukiak:

  • Gai baten inguruan informazio bilatzeko jarraibideak.
  • Gelan eginbeharreko eztabaidak planteatzeko jarraibideak.
  • Emandako informazioa modu atseginean aurkezteko irizpideak.
  • Antolatzeko irizpideak barneratzea
  • Lan taldean lan egiteko gaitasuna erakustea
  • Sormenerako iniziatiba hartzea
  • Desinhibiziorako trebetasuna lantzea

Jarrerazko edukiak:

  • Sormenaren  balio erantsiaz ohartzea.
  • Ezagutzak osatzea eta horrek praktikan jartzea dakartzan baikortasun eta asebetetzeaz ohartzea.
  • Lan kolektibo batean, norberaren jarrera aktibo eta baikorrak duen garrantziaz hausnartzea.
  • Jarduera xinpleen bidez, zenbait kontzeptu teoriko modu praktikoan ikas daitezkeela konturatzea.
  • Planteatzen diren lanetan besteekiko errespetua landu behar dela ikastea.
  • Ondorioa edo emaitzak baino, bideak duen garrantziaz hausnartzea eta ohartzea.

Helburu pedagogikoak:

  • Euskal kulturaren transmisioan laguntzea
  • Euskararen erabilpena sustatzea
  • Sormena suspertzea
  • Euskal kultura ezagutaraztea
  • Euskal kulturarekiko atxikimendua lortzea
  • Adierazpena (ahozkoa eta gorputzezkoa) lortzea
  • Elkarlana lantzea