Loraldia Eskolaren helburuak

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Loraldia Eskolak hezkuntza arloan euskarazko kultur aberastasun garaikidea ezagutaraztea bilatzen du, bertan gaurko kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten esperientziak sortuz. Gure arte sorkuntzarekiko interesa eta zaletasuna piztea, etorkizuneko balore bilaka dadin. Kultur transmisioa sendotzea eta bideratzea.

Horrela, XIX. mendean Anton Abbadiak euskal kultura bultzatzeko sustatu zuen kultur ereduari jarraituz, ikastetxean Lore Jokoak egingo ditugu. Sormenaren abiapuntutik, hainbat arlo artistiko landuko dira (Literatura, Musika, Dantza, Bertsolaritza…) arlo bakoitzean profesionala den artista baten laguntzarekin, Loraldia Festibalean ekoiztuko den ikuskari batekin amaituko dena.

[/vc_column_text][vc_video link=”https://www.youtube.com/watch?v=UKjKlrWz6BE”][/vc_column][/vc_row]