Dakizun bezala, Loraldia Jaialdiaren seigarren edizioa bertan behera utzi behar izan dugu, COVID-19 birusaren alertak sortutako egoera erantzukizunez jokatzeko.
Festibalaren ikuskizunetako sarrerak gure plataformaren bidez erosi dituzuenoi dirua itzultzeko prozedura ezarri dugu.
Sarrerak zuzenean ikuskizunen egoitzetan erosten dituzuenek zuzenean kudeatu beharko duzue itzulketa horiekin.
Sarrerak gure plataformaren bidez erosi dituzuenei dirua itzultzeko prozesuarekin hasiko gara.
Erosle asko zarete eta baldintza ezberdinak ditugu. Horregatik prozedura bat ezarri dugu diruaren itzulera ahalik eta azkarren eta errazen kudeatzeko.
Horretarako inprimaki hau jarri dugu martxan.
Epeak
Eremu guztiak bete behar dituzu eta hauek dira ezarri ditugun epeak:
- Martxoaren 29ra arte inprimaki hau bete eta bidaltzeko epea zabalik egongo da.
- Diruaren itzulera apirilaren 6tik aurrera hasiko dugu.
Inprimakia
Hau da inprimakia. Satu eta datuak bete itzazu mesedez.
Barkatu eragozpenak sortu diren arazoengatik eta eskerrik asko berriro zuen mezu eta jarreragatik.