Loraldia Kultur Elkarteak Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari produkzioa aurkeztu du

 

  • Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari ikuskizunaren produkzioa hiru eragileen kolaborazioaz sortu da: Tanttaka teatroa, Demode Quartet eta Loraldia Kultur Elkartea. Urretxuko Udala produkzioan laguntzaile da.
    Eta Laboral Kutxak produkzioak bira egiteko babestuko du.
  • Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenean sortu da ikuskaria eta Urretxuko Udalak urteurrenaren ospakizunetako programazioan sartuko du lan hau.
  • Martxoaren 10ean aurre estreinaldia egingo dugu Urretxun. Hurrengo egunean, martxoaren 11an eta Loraldia Festibalaren baitan, Bilboko Arriaga Antzokian izango da estreinaldia.

 

Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren seigarren edizioaren baitan proposatuko duen lehengo ikuskizuna aurkeztu du prentsaurrekoan, Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoa, hain zuzen ere. 

Aurkezpen honetan parte hartu dute: Amaia Ocerin, Loraldia Festibalaren komunikazio arduraduna; Maialen Fidalgo, Urretxuko kultur zinegotzia eta Iparragirre 2020 egitasmoaren koordinatzailea; Fernando Bernués, ikuskariaren zuzendari artistikoa; eta Joli Pascualena, aktorea, kantaria eta lan honen zuzendari musikala.

Lan hau hiru eragileen lankidetzari esker sortu da: Tanttaka Teatroa, Demode Quartet eta Loraldia Kultur Elkartea.
Tanttaka Teatroak zuzendaritza artistikoaren ardura hartu du; Demode Quartetek zuzendaritza musikala burutu du eta Loraldia Kultur Elkarteak ekoizpena diseinatu du eta komunikazioaz arduratuko da.

Gainera, bi erankundeen laguntza izan dugu: Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dugu eta hauxe bera da ekoizpenaren abiapuntua. Eta Urretxuko Udala produkzioan laguntzaile da eta ekintza hau Urretxuko bardoaren jaiotzaren 200. urteurrenaren ospakizunetako programazioan sartu du. Hau dela eta, Iparragirre. Bihotzeko Jose Marik Urretxun izango du aurre estreinaldia martxoaren 10ean. Hurrengo egunean, martxoaren 11an, Bilbora helduko da eta Arriaga Antzokian egingo dugu estreinaldia, Loraldia Festibalaren baitan. 

Proposamen artistikoa

Sustatuko dugun sormena arte eszenikoen eremuan kokatzen da. Teatro-lan honek kontzertu bat eskainiko du, Iparragirreren ekarpen musikala erdigunean kokatuko baitugu. Bardoaren kantak moldaketa garaikidearen bidez aurkeztuko dira.

Iparragirrek hamaika kanta bikain sortu zituen. Horietako asko bi mende ondoren herriak kantatzen ditu maiz. Horrez gain, batzuk ereserki bihurtu dira. Beraz, arlo musikalak leku nabarmena izango du.

Iparragirre gogoan eta emakumenak protagonistak

Dramaturgiari dagokionez, Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bilduko ditugu eta sormenaren protagonistak (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko digute. XIX. mendeko gizartea (gerra karlistak, emigrazioa, euskaltasuna…) islatuko da bardoaren bizi-pasarteak errepasatuz.

Teatro-lanaren gidoiari dagokionez, emakumeek Iparragirreri bidalitako eskutitzek osatuko dute aktoreen testua. Fikziozko eskutitzak izango dira eta idazki guztien artean Urretxuko bardoaren biziaren puzzlea osatuko da.

Hiru emakume izango dira aktore-kantari lanetan: Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarain. Iparragirreren aulkian, berriz, Angel Unzu gitarra-jotzailea izango da.
Aktoreek Iparragirreri bidalitako eskutitzak antzeztuko dituzte eta baita bardoaren kantuak abestu ere. 

Anjel Unzuk, berriz, musika jarriko dio ikuskizunari gitarrarekin. Itzal luzeko musikari hau gitarra-jotzale bikaina da eta Iparragirreren sormen musikalari begirada garaikidea emango dio. Angel Unzu zuzen zuzenean joko du eszenatokian.

Denek Tanttaka Teatroaren Fernando Bernuésen zuzendaritza artistikoaren gidaritza pean lan egin dute.

Eskutitzen tesuak osatzeko hiru testugile bildu ditugu ekoizpen honetan: Aizpea Goenaga, Arantza Iturbe eta Iñigo Legorburu. Bi idazle gonbidatu ditugu: Aizpea Goenaga eta Arantza Iturbe. Biak eskarmentu handiko teatrogileak dira. Honez gain, Iñigo Legorburuk idatzi zuen “Ameriketatik” eskutitz saritua izango dugu abiapuntua. 

Ekoizpena biran irtengo da

Loraldia Kultur Elkartearen eta sorreran parte hartu duten beste bi eragileen helburua ekoizpen hau Euskal Herriko beste leku batzuetan gozatu ahal izatea da, Loraldia Kultur Elkarteak sortutako Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara eta Mundubira. Elkano, Primus produkzio propioen kasutan egin genuen bezala.

Laboral Kutxak babesle gisa bat egin nahi izan du proiektu honekin, eta, horri esker, sustapen-kanpaina bat garatuko dugu: obra beraien herritan eskaintzeko kontratatuko duten lehen hamar guneek deskontu bikaina izango dute boloaren prezioan.

 

Iparragirre Aurkezpena Loraldia