Loraldia Kultur Elkarteak Txomin Heguy aktorea omendu du Anton Abbadia antzeztu duen azken emanaldian

  • Larunbatean egin zuen azken aldiz Txomin Heguyk Anton Abbadiaren papera Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara antzezlanean.
  • Loraldia Kultur Elkarteak omenaldi publikoa egin nahi izan dio Txomin Heguyri, Iparraldean erreferentzia den benetako kulturgileari. Antzezpenaren amaierako ekitaldi xumean, makila bat oparitu zioten eta Olatz Beobidek, Oier Guillamek eta Imanol Agirrek hitz batzuk eskaini zizkioten.
  • Loraldia Kultur Elkarteak sortu zuen lan hau 2018an, eta Metrokoadroka Sormen Lantegiak eta Chimèresek parte hartu dute ekoizpen horretan. Ordutik, Txomin Heguyk Abbadia interpretatu zuen. Orain aktore lanari agur esango dio.

 

Loraldia Kultur Elkarteak Txomin Heguy aktore lapurtarra omendu zuen larunbatean, Anton Abbadia antzezten egindako azken antzezpenean, Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara obran. Heguyk aktore lanari agur esango dio.

Abbadiaren irudia ezagutzera emateko asmoz Loraldia Kultur Elkarteak sortutako lan honek Euskal Herriko ia herrialde guztietan bira egin ahal izan du, Loraldia Kultur Elkartearen, Metrokoadroka Sormen Lantegiaren eta Chimères antzerki konpainiaren lankidetzari esker.

Abbadia esploratzailea, geografoa, astronomoa eta XIX. mendean euskal kultura bultzatu zuen kultura gizona izan zen. Abbadia izan zen Loraldia Kultur Elkarteak 2015etik Bilbon ospatzen den Loraldia Jaialdiaren inspirazio-iturria.

Txomin Heguyri omenaldia

Omenaldi xumea Heguyren azken emanaldiaren ondoren egin zen, Donostiako Antzoki Zaharrean, non bi emanaldi egin izan diren asteburu honetan.

Antzezpenaren amaieran, eszenatokira igo ziren Oier Guillán, Metrokoadroka Sormen Lantegiko zuzendaria; Olatz Beobide aktorea, Heguyrekin tauletan aritu dena; eta Imanol Agirre, Loraldia Kultur Elkartearen ordezkaria.
Hitz batzuk esan zituzten Heguyren lana goraipatzeko, elkarrekin bizitako uneak gogoratzeko eta euskal kulturaren transmisioaren aldeko lana eta Loraldia Kultur Elkartearekin egindako kolaborazioa eskertzeko, bi urte hauetan Abbadia herri askotara eramanez Euskal Herri osoan zehar.
Bide hori 2018ko martxoan hasi zen Bilbon Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara Arriaga Antzokian estreinatu zenean, Loraldia Festibalaren barruan, eta Donostian amaitu zen larunbatean.

Loraldia Kultur Elkarteak lankidetza horren oroigarri gisa makila bat oparitu zion Txomini, Ezina eginez egina inskripzioarekin.

Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara

Antzerkia eta musika uztartzen dituen formatu txikiko ikuskizuna da. Txomin Heguy aktoreak hiru musikari ditu alboan: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba); Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea); eta Alaia Phillips Ducau, boza.

Loraldiaren ekoizpen propioa da, Chimères antzerki taldearen eta Metrokoadroka Sormen Laborategiaren laguntzarekin sortua, Oier Guillanen zuzendaritzapean.

Musika antzezpenaren soinu-banda bihurtzen da, eta historian gogoratuko diren lekuetako batzuk ekartzen ditu gogora, hala nola Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris eta Zuberoa.

Txomin Heguy

Txomin Heguy ibilbide luzeko kultur sortzaile, abeslari, aktore eta idazlea da.

1977an hasi zen amateur gisa, Hazparneko Bordaxuri antzerki taldean.

1997tik antzerkigile eta abeslaria da Biarritzeko Chimères antzerki konpainian.

Antzerki irakaslea, antzerki proiektuen kudeatzailea eta antzerki lanen zuzendaria ere izan da.

1981etik 1982ra Kemen taldeko abeslari izan zen (Peio Serbielle, Xan Othabure, Marie-Jeanne Davant, Beñat Davant); eta geroago Belardin, 2000 eta 2004 artean, Frantxua Cousteau, Marie Hélène Estecahandy eta Karlos Gimenezekin batera.

Kulturaren sustapenari dagokionez, proiektu askotan parte hartu du. Hala, 1883 eta 1988 artean Eihartzea Kultur Etxearen sortzaile eta lehendakari izan zen Hazparnen. 1982tik 1985era Zurkaitza elkartearen sortzailea izan zen, iparralden euskal musikaren jaialdiak antolatuz.

1990 eta 1997 artean Euskal Kultur Erakundeko lehen zuzendaria izan zen.

Idazle eta itzultzailea izan da bi hamarkada baino gehiagoz, eta hainbat antzezlan itzuli eta egokitu ditu.

 

Loraldia kultur Elkartea - Txomin Heguyri omenaldia