Loraldiaren Eskola proiektuaren baitan lau egitasmo burutzen ari gara ikasturte honetan

Loraldia Eskolak euskal kulturaren transmisio arloan lan egitea du helburu2016-17 ikasturtean abian jarri genuen eta esperientzia oso aberasgarria izan zen.

2017-18 ikasturte honetan eskola komunitate arautu eta ez arautuan dauden haur eta gazteei, euskal kultura garaikidea transmititzeko lau ekimen ezberdin jarri ditugu martxan. Adin eta maila ezberdinetarako prestatutako egitasmoak abian dira.

Loraldia Eskolak metodologia bat ezarri eta lantzen du. Proiektu bakoitzak gida pedagogikoa dauka eta Loraldia Elkarteak begirale bat eskaintzen du, saioak dinamizatu, kudeatu eta bideratzeko.

Hauek dira ikasturte honetan bideratzen gabiltzan propiektuak.

Lore jokoak: Pastoral sentikaria

Ikasturte honetan Gernikako San Fidel Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin bideratzen gaude. Ikastetxe honetako taldeek Gernikako bonbardaketan inspiratutako pastorala sortzen dabiltzate. Xabi Payak idatzitako gidoian oinarrituta, proiektu integrala lantzen da pastorala sortzeko: ikasleak dira lan guztiak bideratzen dituztenak eta ikuskizunaren kudeaketa osoa bideratzen ikasten dute: jantziak, lanak banatu, musika, eszenografia…

Ikasturte hasieratik astero saioak burutzen dituzte lanari ekiteko eta eginez ikasten dute. Edukiei dagokionez, Anton Abbadia, Lore jokoak eta Pastorala aitzakia eta ardatz hartuta, euskal kultura garaikidearen argazki orokor bat marrazten zaie, ezagutza minimo bat har dezaten. Pastorala, euskal kulturaren adierazpide guztien batura lortzen duen ikuskizuna dela ikasiz. Ondoren, taldeak sortuko duen pastolararen sormenari ekin dio.

Lan honen emaitza martxoaren 23an ikusiko dugu, Gernikako bonbardaketa pastoralean, Azkuna Zentroan.

[URIS id=4443]

7 kantu, 7 lur, 7 konexio

Aldi  berean, Lauro ikastolan,7 kantu, 7 lur, 7 konexio proposamen kulturala martxan jarri zen udazkenean. 15 eta 16 urte bitarteko gazteek, mundo likido hontan trasmisio kulturalak duen garrantziaz hausnartu dute. Sortzen ari diren ikuskizunak, ikuslea horretaz hausnartzera, imaginario kolektiboan sakontze bat proposatuko du.

Itsaso Arrieta euskal kantagintza eta dantzako irakaslearekin burutzen dabiltzate egitasmo hau.
DBH-ko 4. mailako gazteak sei hilabetez euskal kantutegian ezezagun diren 7 kanta ezagutu, beraien atzean dagoen informazioa aztertu eta ikuskizun bat antolatu dute.

Martxoaren 23an ikuskizun hau eskainiko digute Azkuna Zentroan.

2018. urte hasierarekin aldiz, Loraldia Eskola, hezkuntza kulturala helburu, beste bi proeikturekin hasi da lanean.

Ttipia proiektua

Zornotzako Andra Mari Ikastolako 5 urteko haurrekin, Ttipia izeneko proeiktuarekin dihardu. Okela Sormen Lantegiak egindako Check Point lanaren, eta ondorioz sortutako eta jardunean dabiltzan artista plastikoen zerrendari esker ezagututako 4 artista plastiko eta beraiei dagozkien diziplinak ezagutaraztea lortuko dugu. Haurrek, trukean, ilustrazio, argazkingintza, margolan eta eskultura diziplinetako artelanak sortuko dizkigute. Zornotzako Zelaieta Zentroan eta Bilboko Azkuna Zentroan ikusgai egongo dira martxoan zehar, haurren irudimen eta begiradetaz disfrutatu nahi baldin baduzu.

[URIS id=3677]

Munduko Loreak

Azkenik, hasi berriak gara, Izurtzan bizi diren 20 inguru gazte etorkinekin lanean. Euskal kultura garaikidearen eta afrikar kultura garaikidearen arteko feed back-a helburu.

Euskal kultura orokorraren eta garaikidearen inguruko zertzeladak emango dira, oso modu ludikoan (ez dira saio teorikoak egingo). Jolasak, material grafikoa, irteerak etabarren bitartez transmitituko dira edukiak. Aldi berean, beraien herrialdeetako kulturetaz hitz egingo dugu. Adierazpenen arteko alderaketak oinarri. Euskal kultura, eta kultura afrikarraren arteko feedback-a gazteak zubilan.

Sormen lana euskal kultura eta beraien kulturen adierazpenak nahasten dituen mural batean gauzatuko da. Artista batek egikarituko du, beraien ideia. Gazteek murala margotuko dute. Izurtzako udalaren babes eta elkarlanaz, horma irudi hau maiatza ekaina bitartean egingo da.

[URIS id=4439]