Lorazainek ikuskizunetarako sarrerak prezio murriztuan eskuratzeko epea luzatu dugu

Loraldia Festibalaren 5. edizioko ikuskizunetarako sarrerak prezio murriztuan eros ditzakete Lorazainek epe zehatz batean. Aste honetan bukatzea aurreikusita bazegoen ere, luzatzea erabaki dugu. Beraz, Lorazainek martxoaren 7ra arte aukera duzue oraindik sarrerak merkeago erosteko.

Loraldia Festibalaren laguna da Lorazaina. Doakoa da eta abantaila ugari eskaintzen ditu; horien artean, festibaleko ikuskizunetarako sarrerak prezio murriztuan erosteko epe bat finkatzen dugula.

Epe hau aste honetan bukatutzat ematea aurreikusita zegoen. Baina zuetariko asko, Lorazainak, gurekin harremanetan jarri zarete eta hau luzatzea eskatu diguzue. Gainera, gaur Loraldia Festibalaren aurkezpen prentsaurrekoa egin dugu eta badakigu askok hedabideetan agertuko diren albisteak ikusi ondoren erosi nahi izango dituzuela zenbait ikuskarietarako sarrerak.

Beraz, epe hau luzatzea erabaki dugu: martxoaren 7ra arte zabalik izango duzue Loraldia Festibalaren 5. edizioko ikuskarietarako sarrerak erosteko tartea. Gogoratu, prezio murriztuan eskuratu ahal izango dituzue.

Eta oraindik Lorazaina ez bazara, oraintxe duzu aukera: hemen sakatu, datuak bete eta hori da guztia!