Mahai-ingurua: “Euskarazko sortzaileen plazak”

Loraldia Udagoienaren barruan sortzaileei zuzendutako mahai-inguru bat egingo dugu: “Euskarazko sortzaileen plazak”.

Euskarazko sortzaileak eta euskarazko emanaldiei plazak eskaintzen dizkieten plazak elkartu nahi ditugu, pil-pilean diren zenbait gairen inguruan aritzeko:

  • Zenbat plaza, noren eskutik eta nolakoak dituzte euskaraz sortzen dutenek?
  • Zer bilakaera izan da publikoaren eskaeran eta sortzaileen eskaintza aldetik?
  • Zer sare sortu daiteke elkar indartzeko?
  • Zer egiten dugu euskarazko kulturarentzat publikoa sortzeko?

Galdera hauen eta sortuko direnen bueltan arituko dira lau hizlari, lau plazatatik etorriak:

  • Loraldia (Imanol Agirre)
  • Bira (Lutxo Egia)
  • Kultur Errota (Barezi Uriarte)
  • Kulturaz (Nora Alberdi)

Mahaiaren bestaldean ahalik eta sortzaile gehien izatea nahi dugu, plazen eta sortzaileen artean hitz egiteko, ikuspegiak eta ideiak partekatzeko.

Hitzordua

Urriaren 22an, ostegunarekin, arratsaldeko 18:00etan. Euskararen Etxean.

Izena emarteko

Izen ematea zabalik dago eta hemen egin daiteke.

Loraldia mahai-ingurua: “Euskarazko sortzaileen plazak”