Maite Larburuk Hezurren azpian bakarkako lana aurkeztuko du Loraldia Festibalean

Neighbor taldearekin ezagutu genuen Maite Larburu duela sei urte inguru. Talde honekin bi disko argitaratu ondoren, Hezurren azpian Larbururen lehenengo bakarkako lana da.
Herbehereetako bizilekua utzi eta Euskal Herrira itzuli da Maite Larburu. Diskoa oso lotuta dago  jaioterrira itzultzearekin. Horren seinale da abesti guztiak euskaraz izateko hautua.
Martxoaren 28an aurkeztuko du Hezurren azpian kontzertuan, Loraldia Festibalaren programazioaren baitan.

  • Neighbor taldearekin ezagutu genuen Maite Larburu duela sei urte inguru. Talde honekin bi disko argitaratu ondoren, Hezurren azpian Larbururen lehenengo bakarkako lana da.
  • Herbehereetako bizilekua utzi eta Euskal Herrira itzuli da Maite Larburu. Diskoa oso lotuta dago  jaioterrira itzultzearekin. Horren seinale da abesti guztiak euskaraz izateko hautua.
  • Martxoaren 28an aurkeztuko du Hezurren azpian kontzertuan, Loraldia Festibalaren programazioaren baitan.

 

Maite Larburuk Hezurren azpian, bere bakarkako lehen diskoa, aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Aurkezpen honetan parte hartu dute: Maite Larburu, kantari eta musikaria; Ubane Uzin, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko arduraduna; Jon Eskisabel, BADOK atariko arduraduna eta kazetaria; eta Amaia Ocerin, Loraldia Festibalaren komunikazio arduraduna.

 

Hezurren azpian, Maite Larbururen lan berria

Maite Larburu Neighbor taldearen kide bezala ezagutu genuen duela sei urte. Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin bi lan argitaratu zituen Neighbor taldeak: Ura patrikan 2013an eta Hau, 2016an.

Josh Cheatham estatubatuarrarekin sortu zuen Maite Larburuk Neighbor taldea. Publikoaren aldetik harrera ona eta kritikaren onespena jaso zuten bi musikariek. Biak ala biak musikariak, antzinako musikan adituak (biolin jotzailea da Larburu eta biola da gamba eta kontrabaxua jotzen ditu Cheathamek), baina aurretiaz ez zeukaten inolako esperientziarik kantugintzan.

Bi disko horietan pop, folk edota blues kutsuko abestien konpositore eta instrumentu askoren jotzaile bilakatu ziren.

Maite Larburu Euskal Herrira itzuli da eta  Herbehereetako bizilekua utzi du. Horrek zaildu egin du Josh Cheathamekin elkarlanean jarraitzea. Eta hemen sortzen da maite Larbururen bakarkako lanaren aukera: Neighbor taldearen hirugarren diskoan pentsatuz sortutako abestiak bakarkako bere lehen diskorako erabiltzea erabaki zuen Larburuk.

Taldearen estiloarekin antzekotasuna ageri da Hezurren azpian lan berri honetan, baina badira ezberdintasunak ere.

Hezurren azpian disko berrian Maite Larburuk bibolina, gitarra elektrikoa, gitarra klasikoa eta xilofoia ere jo ditu, abesteaz gain. Disko honetako kantuak, gainera, euskaraz dira guztiak.

 

Lehenengo kontzertua Loraldia Festibalean

Diskoa sormen prozesuan zegoela jakin bezain laster Loraldia Festibalaren programazioaren baitan aurkeztea proposatu zion Loraldia Kultur Elkarteak Maite Larbururi.

Izan ere, proposamen ausartak, berritzaileak, apurtzaileak dira Loraldiak plazaratzen dituenak. Euskal Herrira jaioterrira, itzulera irudikatzen duen lan honek oso ondo adierazten du Loraldia Festibalaren izaera: etiketarik gabeko sorkuntzak, inongo egitura zorrotzetan lotzerik ezin daitezkeenak, baina edozein kasutan beti aurrera egiten dituzten proposamenak, etorkizunera begira jartzen gaituztenak.

Martxoaren 28an disko honen aurkezpena izango dugu Azkuna Zentroan eskainiko duen kontzertuan.

 

Berriaren babesa

Berria egunkariak eta BADOK atariak Loraldia Festibalaren laguntzaile izan dira edizio guztietan. Bosgarren honetan ere, Maite Larbururen kontzertu honen babesle izatea erabaki dute.