Mikel Urdangarinek eta Loraldiak kontzertu pribatu berezi batera gonbidatzen zaitugu

Mikel Urdangarinek eta Loraldiak Lorazainei zuzendutako ekintza berezi bat antolatu dugu: Urdangarinek bere etxean egingo duen kontzertu pribatu baterako gonbidapena.

Laster Loraldia dator eta, dakizunez, Mikel Urdangarinek bere lan berria aurkeztuko du festibalean. Erronka berri bati eutsiko dio Urdangarinek eta pianoan eskainiko dizkigu azken bi urtetan sortutako kantuak.

Horregatik Lorazainei zuzendutako ekintza berezi hau antolatu dugu: urtarrilaren 24an, iluntzeko 20:00etan Mikelek bere etxean (Gasteizen) eskainiko duen kontzertu txiki eta pribaturako gonbidapena.

10 leku baino ez daude eta horregatik kontzertu horretara joango diren gonbidatuak zozketa baten bitartez aterako dira: 5 lagunentzako sarrera bikoitza zozketatuko dugu.

Baldintzak

  • Lorazaina izatea. Oraindik ez bazara, sakatu hemen eta bilakatu zaitez.
  • Zozketarako izen ematea urtarrilaren 15etik 19ra iraungo du.
  • 5 sarrera bikoitza zozketatuko ditugu. Guztira, 10 leku.
  • Zozketa urtarrilaren 20ko goizean egingo da.
  • Parte hartzaileak Lorazainak direla baieztatuko dugu saridun direla iragarri baino lehen.
  • Badaezpada, zozketan erreserbako beste bi izen aterako ditugu. Irabazleetariko bateren batek bere lekuari uko egingo balio, izen hauetara joko genuke lekua eskainiz.
  • Hala ere talde horretatik beste arrazoiren batengatik azken orduan 10 laguneko taldea betetzen ez bada ere, zozketa ez da berriro egingo.
  • Kontzertua doakoa izango da eta Mikel Urgangarinen etxean, urtarrilaren 24an, iluntzeko 20:00etan egingo da.
  • Loraldiak irabazleak publikoki iragarriko ditu sare sozialen bidez urtarrilaren 20an. Eta irabazleei zuzenean komunikatuko zaie, hitzordurako ezaugarri guztiekin batera.
  • Kontzertuaren egunean hitzordu bat ezarriko da Gasteizen denok elkartzeko. Biltzeko lotutako puntu horretan garaiz heltzen ez denari ez zaio itxarongo eta kontzertura joateko akera galduko du.
  • Irabazleek beraien kabuz egin beharko dute Gasteizerainoko joan-etorria.

 

Parte hartu nahi duzu?

Parte hartzeko inprimaki honetan dauden eremuak bete itzazu. Zorte on!

Mikel Urdangarin - Loraldia zozketa Lorazainak