Mundubira. Elkano, Primus Loraldiaren produkzio propioa estreinatu genuen atzo [Argazkiak]

Mundubira. Elkano, Primus teatro-lana estreinatu genuen atzo. Lan hau Loraldiaren produkzio propioa da eta arrakasta handiz hartu zuen publikoak.

Orain dela 500 urte Victoria naoak bete zuen munduaren bira aurreneko aldiz. Leman Juan Sebastian Elkano eta berarekin batera munduaren itzulerari amaiera eman zioten beste euskaldun batzuk zihoazen. Abentura horretan parte hartzen zuten 265 marineletatik 18 baino ez ziren itzuli. Elkanoz gain hiru bizkaitar eta Victoria naoa Ondarroan eginiko itsasontzia zela kontuan izanik, Euskal Herria itsastarraren itzala ageri da historia pasarte honetan.

Oholtza gainean lau lagun: bi aktore, Iñigo Aranburu etaXabier Ortuzar; Nerea Alberdi,musikaria eta Ainara Ortega ,aktorea eta kantaria.

Bi saiotan estreinatu genuen antzezlan hau: goizeko saio bat hezkuntza arlora zuzendu genuen, ikasleak izan zirela gure publikoa; iluntzean, publiko orokorraren aurrean egin genuen.

Hemen dituzu estreinaldiko argazkiak, David Herranzek egindakoak.