OPEILEKO ERLEA [Argazki-bilduma]

Martxoaren 28an, literatura, bertsolaritza eta musika elkartu dira geroaren bidean zazpigarren aldiz. Unai Elorriaga idazleak ikuskizun honen testua idatzi du, etorkizunaz hausnartzeko. Testu literario honen bidegurutzean bi bertsolari aritu dira zuzenean: Jone Uria eta Oihana Iguaran.

Joseba Santxok gidatu ditu inprobisazioak, eta sormen lan honi soinu banda jartzeko Fernando Velazquez musikariaren banda ekarri dugu.