PESSOAK ATERA ZUEN KARTZELATIK SARRIONANDIA [Argazki-bilduma]

Joseba Sarrionandiak eta Fernando Pessoak ere euren lekua izan dute Loraldian. Idazleen arteko hitzordu literario bat irudikatu dugu, Joseba Sarrionandiak euskaratu zuen Fernando Pessoaren “O Marinheiro” koadro bakarreko drama estatikoa aitzaki hartuta. Mikel Antzak ipini dio berba ikuskizunari, eta Marinela obrako hiru dontzeila-beilariak izan dira: Ainhoa Alberdi, Erika Olaizola eta Idoia Beratarbide.