Sustrai Colina izan dugu bigarrenez Loraldian, Hitz Enea erakusketaren gidari berezia

Asteartean Hitz Enea erakusketa zabaldu genuen, Oskar Alegria argazkilari eta egileak honen nondik norakoak kontatu zizkigula. Hiz Eeneak iparraldeko etxeetan zehar egindako bidaia da, etxeen izenak gordetzeko bidaia, hain zuzen ere. Anitzak, ezberdinak eta sarritan bitixiak dira iparraldeko etxeen izenak; batzutan kokapen geografikoari erreparatzen diote, beste batzutan jabeen ezaugarri fisiko edo ogibideari; maiz eguzki, haize, izar edo lainoei aipua eginez…

Atzo Sustrai Colinak egin zigun erakusketa honen inguruko bisita gidatua, berak hobeen dakien moduan, bertsotan. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etchegoin izan genuen gai jartzailea eta Sustrai Colinak erronkari aurre egin zion trebetasunez. Gaiak erakusketa eta etxeen ingurukoak ziren, baina sarritan konplexuak.

Iluntze ederra eskaini zigun Sustrai Colinak eta ondoren erakusketari bukaera eman genion.