Teatro Eguna ospatu genuen Loraldian [Argazkiak]

Atzo, martxoaren 27a, Teatro Eguna ospatu zen. Aurten Carlos Celdrán eszena zuzendari, dramaturgo eta teatro irakasle kubatarreri egokitu zaio Manifestua sortzea.

Loraldian gure irakurketa propioa izan genuen: Aizpea Goenagak euskal antzerkigintzaren loreak banatu zituen berak sortutako testuaren irakurketan, birpasatze aldarrikatzaile bat proposatuz. Gorka Benitez izan zuen ondoan, saxoarekin irakurketa osatuz haren musika bikainarekin.

Eta, ondoren, La Cuerda Teatro eta Olatz Beobideren Izotza apurtzen den ertza lanaren euskarazko estreinaldia izan genuen.

Hemen egun honetako argazkiak: