‘Txoriak’ ikusteko sarrerak irabazi dituztenen izenak

Lorazainak egin direnen artean lehenengo zozketa burutu berri dugu. ‘Txoriak‘ dantza garaikideko lana ikusteko hiru sarrera bikoitzen irabazleen izenak hauek dira: Amaia Urresti, AnaBelen Gil Rosales eta Jon del Portillo San Miguel.
Zorionak!

Ikuskizuna martxoaren 12an, igandean, taularatuko da Guggenheim Bilbao Museoan, 12:30etan. Dantzaz konpainiako dantzari gazteek Mikel Laboaren kantuetan oinarritutako koreografia ederra eskainiko dute. Jarduera TopARTE programaren barruan dago, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurreneko ospakizunen barne.

Zure sarrera erosi al duzu? Gogora ezazu Museoaren ohiko kanaletan har dezakezula.