Verdes liburudenda akorduan. Sentikari ahaztezina bizi izan dugu [Argazkiak]

Verdes liburudendako azken epea gogoratu dugu Arriaga Antzokian burutu den emankizun ahaztezinean. Publikoaren artean Javi Esudero eta Asun Zuloaga, Verdes liburudendako bezeroak izan ziren hamaika lagunez inguraturik.

Oholtzatik pasatu dira Bernardo Atxaga, Natxo De Felipe, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Miren Agur Meabe, Jule Garmendia eta Joseba Sarrionandia. Patxo Telleriak idatzitako gidoia izan da haria eta parte hartzaile bakoitzak bere ekarpen pertsonala eskaini digu. Verdes liburudenda etxea bilakatu zen sortzaile hauentzat eta hamaika bizipen eta anekdota gogoratu dizkigute.

Publikoak bere bizipen propioak gogoratu ditu baita ere eta emankizuna bukatuta bakoitzak berera ekari du gaur bizitakoa.

Eskerrik asko parte hartu duten sortzaile guztiei eta batez ere Asun eta Javiri, egindako lan guztiagatik. Haiek landatutako hazia gaur egun loratu da.

Hemen emankizuneko argazki ederrak, bisitako une historikoa gogoratzeko.