ZUMIRIKI. OSKAR ALEGRIA [Argazki-bilduma]

Martxoaren 25an ere zinema pieza bat ikusteko aukera izan dugu, Arte Ederretako Museoan. Zumiriki izena du eta Nafar Pirinioetako basoetan borondatez isolatzen den pertsona baten istorioa kontatzen du.

Naturarekiko eta haurtzaroarekiko erlazioa berreskuratzea helburu duen filma da. Ardatza, berriz, itxaronaldia. Bizitza birpentsatzeko irudimen handiko film inspiratzaile honek txalo ugari jaso zuen Venezian…