-->
Amorante eta Mursego. Banpiro maitaleak

AMORANTE eta MURSEGO. Banpiro maitaleak

BADOK KONTZERTUA

Bi abangoardia musikal elkarlanean. Iban Urizar (Amorante) eta Maite Arroitajauregi (Mursego), biak ala biak, euskal musikagintzan berritzaileak dira. Bi proposamen artistiko harrigarri batuko eta elkarrekin arituko dira.

Erraietatik ateratzen dutena kantu bihurtzen dute gitarra, ahotsa, tronpeta edo biolontzeloaren laguntzaz. Ez ohiko bideetatik abiatzea gustuko dutenentzat.

Mursego Maite Arroitajauregiren bakarkako proiektuaren izena da, eta Amorante, Iban Urizarrena. Mursego biolontxelo-jotzaile aritu izan da Anari, Lisabö, Xabier Montoia eta Ama Say-rekin. Lau album argitaratu eta filmetako zenbait soinu-banda konposatu ditu, bai eta dantza eta antzerkiarekin lotutako hainbat proiektutan parte hartu ere. Iban Urizarek, berriz, bi hamarkadatik gora daramatza musikaren munduan murgilduta. Hainbat proiektutan parte hartu du (Café Teatro, Mengele Quartet, Bizarra, Sinuose, Andrakan…) eta zenbat artistarekin lan egin du, besteak beste, We are Standard, Joseba Irazoki eta Napoka Iriarekin. Bi musikariek “Banpiro maitaleak” ikuskizuna aurkeztuko dute.

 

23223216_10212648834248093_1340816748_o
23157779_10212648833968086_99778594_o
AMORANTE @ Dospordos
23158104_10212648834168091_1916697834_o

Data

Martxoaren 9an, ostiralarekin

Ordua

90 min
20:00 - 21:30

Sarrera

10 €
Lorazainak: 8€
Zure sarrera erosiZure sarrera erosi (lorazaina)

Tokia

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
Ramón de la Sota Kaia, 1, Bilbao
Kategoria

Artistak

Amorante
Mursego