-->
Anton Abbadia - Loraldia 2018

ANTON ABBADIA. Dublinetik Hendaiara

Txomin Heguy + Xabi Zeberio, Mixel Ducau eta Alaia Phillips Ducau

Oier Guillanen (Metrokoadroka) zuzendaritzapean

Patxo Telleriaren gidoia.

 

Orain dela mende bi Anton Abbadia etorri zen mundura Dublinen. Bertan erakutsi zioten euskaraz berbetan eta bertatik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua. Txomin Heguy aktore lapurtarrak Anton Abbadiaren arima hartu eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu tauletara. Bakarrizketa hau Patxo Telleriak idatzi zuen aurreneko Loraldiari hasiera emateko 2015ean. Orain moldaketa berria dakargu. Txomin Heguy eskarmentu handiko aktore eta idazlearekin batera eszenan hiru musikari izango dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba), Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea) eta Alaia Phillips Ducau (boza). Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa… eremuetatik abiatuz. Sentikari honen leman Oier Guillan izango da. Loraldiaren produkzio propio honetan ezinbestekoa da Metrokoadroka eta Chimères antzerki taldeen elkarlana.

Aitor Mazo In memorian

Txomin Hegi 2
Txomin Hegi 3
mixel ducau
Xabier Zeberio
Oier Guillan Peru Iparragirrek

Data

Martxoaren 7an, asteazkenarekin

Ordua

60 min
19:00 - 20:30

Sarrera

15€
Lorazainak: 10€
Zure sarrera erosi (lorazaina)

Labels

loraldia 2018

Tokia

Arriaga Antzokia
Plaza del Arriaga, 1, Bilbao
Kategoria

Artistak

Alaia Phillips Ducau
Mixel Ducau
Txomin Heguy
Xabi Zeberio